XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez dago ondo 1.000 pta. ez gastatearren gero 40.000 ogerleko galtzea.

Orixe da gertatzen dana argi-alanbreak txarto dagozalako baserriak erretan diranean.

Geien baten baserriak orregaitik errotan dira: alanbreak zarrak diralako edo txarto ipiñita dagozalako.

Baserrietan egur zarra, bedar igerra, lastoa edonun dago, batez be korta ta zabaietan.

Naikoa da txispa txiki bat sua artzeko.

Ariak gañeko azala galduta ba'daukie, oso errez txispa bat egiten dabe: alkar ikutzea naikoa.

Diñuenez, Araba'ko erritxo baten erriko jaiak diranean, andrazkuen kargu egoten da jai dana.

Gizonezkoak begira egon bakarrik.

Goizeko prozesiñoian andrazkoak eroaten dabe Santua.

Arratsaldean zezenak izaten dira ta torero neskak eiten dabe.

Antxiñako oitura bat ei da.

Etxebarrin ta Barinagan ainbesteraño ez gara eldu oraindik, Eleizatik kanpora beintzat.

Eztakigu laister zer izango dan.

Ez da asko palta izan aurten Jesus'en Biotzen egunean.

Andrazkoak asko Eleizan ta gizonezkoik ez Jesus'en irudia erabilteko.

Eskerrak Aita Jenaro sermoia egitera etorrita egoana; estutasun baten bera ipiñi bear edo bestela neska indartsuren bat.

Azkenerako kandela aundiaz oien batek kandela itxita lau gizonezko batu ziran.

Bilbo'tik etorri ziran enfermera batzuk eskola umiai errekonozimentua egitera, iñor bularretik ete dauan ikusteko, Bizkai'ko erri danetan lez.

Ezer kosta barik gañera.

Ta batzuk barriketan egin bear.

Orrek esan nai dau batzuen burua ta lapiko utsa antzerakoak dirala.

Batek esaten ebana: Inorantzia zer da.

Testamentu Zarreko liburuan Jaungoikoak diño: Ardau onak gizonaren biotza poztutzen dau.

Izan be olaxe da: triste dagonian, postutzeko; pozik dagonean, ospatuteko; bero danian, preskatzeko; otza danian, berotzeko.

Ardaua beti ona ta beti txarra.

Ona neurrian edaten danean.

Txarra neurri barik, batzuk edaten daben lez, edaten danean.

¡Zenbat edari alperrik edango ete da Karmenetan ta Santixauetan!

Barinaga'ko San Pedruetan goizeko ordu bietan arrantzako zierduenak, neurriz edan ba eben, ez ziran olan ibiliko.

Kontuz playara doiazanak!

Arrisku bi daukie ta.

Bata, bizia galtzeko uretan itota.

Ta beste ligorrian: lotsia galtzeko.

Itoteko bildurra danak daukie.

Baña ¿lotsia galtzeko...?